2022/05/08 11:00 - 14:00

Jaia

Erromeria Azkorten

Erromeria Azkorten
Azkorteko baseliza, Lasarte-Oria

Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak erromeria antolatu dute Azkorteko baselizan. Egitaraua:

  • 11:00etan, meza.
  • 12:00etatik aurrera, herri kirolak.

Bien bitartean, Ttirriki Ttarraka eskolako lagunek girotuko dute erromeria. Azkortera igotzen diren herritarrek indarrak berritzeko jaki ugari izango dituzte aukeran: salda, txorizoa edo odolkia. Edariak ere eskatu ahalko dituzte.