Sanpedroetako kartela aukeratzeko azken eguna maiatzaren 8a izango da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 26a, 10:42

Lasarte-Oriako Udalak ezagutarazi du hamasei lan aurkeztu direla aurtengo lehiaketara. Kartel horiek guztiak webgunean jarri ditu ikusgai, herritarrek haientzat gustukoena dena aukera dezaten. Hori egiteko azken eguna maiatzaren 8a izango da, igandea. Helbide elektronikoz iritzia bidaltzea posible dela zehaztu du, helbide honetara: partehartzea@lasarte-oria.eus.

Azken erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko duen arren, udalak zehaztu du lasarteoriatarren bozka eta iritzi guztiak kontuan izango dituela epaimahaiak.