Aurtengo literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko apirilaren 25a

Maiatzaren 13ra arte izango dute interesatuek Lasarte-Oriako literatur lehiaketara lanak aurkezteko aukera; hala iragarri du udalak. Aurreko urteetan bezala, euskarazko eta gaztelaniazko poesia, ipuin eta mikrokontakizun lanak sarituko dituzte aurten ere.

Idazlanek jatorrizkoak izan beharko dutela ohartarazi dute antolatzaileek, eta zenbait espezialitate eta kategoriatan lehiatu ahalko dute parte hartzaileek. 

Zehaztu dituzte kategoria horiek ere zeintzuk izango diren: haurrena eta helduena.

Haurrentzako kategoria

Espezialitate hauetan lehiatu ahalko dute parte hartu nahi dutenek: 

  • A kategoria: 2013. urtean eta hurrengoetan jaioak.
    •  Euskarazko  ipuina (gai librea, gutxienez folio bat).
  • B kategoria: 2010, 2011 eta 2012. urteetan jaioak.
    • Euskarazko  ipuina (gai librea,  gutxienez bi folio).
  • C kategoria: 2007, 2008 eta 2009. urteetan jaioak.
    • Euskaraz ipuina (gai librea, gutxienez hiru folio)
    • Poesia euskaraz (gai eta metrika libreak, gutxienez 60 bertso lerro).

Espezialitate eta kategoria bakoitzak sari hauek izango ditu:

  • Lehenengo saria: 200 euro eta diploma
  • Bigarren saria: 150 euro eta diploma
  • Hirugarren saria: 100 euro eta diploma

Helduentzako kategoria

Honako espezialitate eta sariak zehaztu dituzte helduen kategorian:

  • Poesia euskaraz. Gai eta metrika libreak eta 300 bertso gehienez.
    • Saria: Diploma eta 650 euro.
  • Euskarazko poesiako Lasarte-Oria saria. Gai eta metrika libreak eta 300 bertso gehienez (1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat).
    • Saria: Diploma eta 650 euro.
  • Poesia gaztelaniaz. Gai eta metrika libreak eta 300 bertso gehienez.
    • Saria: Diploma eta 650 euro.
  • Gaztelaniazko poesian, Lasarte-Oria saria. Gai eta metrika libreak eta 300 bertso gehienez (1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat). 
    • Saria: Diploma eta 650 euro.
  • Mikrokontakizuna euskaraz. Gai librea eta gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne hartuta.
    • Saria: Diploma eta 650 euro. 
  • Euskarazko mikrokontakizuneko Lasarte-Oria saria. Gai librea eta gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne hartuta (1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat).
    •  Saria: Diploma eta 650 euro.
  • Mikrokontakizuna gaztelaniaz. Gai librea eta gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne hartuta.
    • Saria: Diploma eta 650 euro. 
  • Gaztelaniazko mikrokontakizuneko Lasarte-Oria saria. Gai librea eta gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne hartuta (1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat).
    • Saria: Diploma eta 650 euro.

Sari banaketa azaroaren 19an egingo dela ere jakinarazi dute.