Santa Ana parodiaren gidoia idazteko laguntza eskatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 25a, 16:00

Ikasturteak emandakoa umorez errepasatzeko parada ezin hobea izan ohi da Santa Ana parodia. Aktoreek esango dutena idazteaz pertsona talde bat arduratu ohi da urtero, eta deialdia egin du Ttakun Kultur Elkarteak, herritarrei laguntza eskatu eta animatzeko. Interesa dutenek Kultura sailarekin jarri behar dute harremanetan, kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi edo 695 78 53 89 telefonora deituta.

Santa Ana parodia, esan bezala, Ttakun KEk antolatzen du, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean.

Erlazionatuak

Santa Ana eguneko parodia, osorik ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2021 uzt 27 Kultura