COVID-19

Lasarte-Orian 44 kutsatze atzeman dituzte apirilaren 19tik 24ra

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 25a, 14:42

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak apirilaren 19tik 24ra arteko datu epidemiologikoak eman dituzte. Tarte horretan 44 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 75. Intzidentzia tasa metatua zertxobait igo da: 388,72koa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.045 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.