Agustin Valdivia alkateak eta Gazteria eta Festak arloko zinegotzi Txus Alonsok aurkeztu dute egitasmoa, aipatu bi musikariekin batera. Jakinarazi dute Dantz Point herrian egiteko asmoa ez dela berria, baina pandemia tarteko bi urtez atzeratu behar izan dutela. Alonsoren hitzetan, Dantz Point Lasarte-Oriara ekartzeak "bultzada bat" emango dio herriari, "egitasmo erakargarria" delako.
Paolo Solo eta Furonia
Gazteak izan arren, eskarmentu handiko bi DJ dira Paolo Solo eta Furonia. Elkar ezagutzen dute honezkero, makina bat aldiz aritu baitira elkarrekin Gipuzkoako eszenatoki eta areto esanguratsuenetan. Biak izan dira aurkezpenean, eta nabarmendu dute nahi dutela herritar guztiek gozatzea, "gazteeenetatik hasi eta zaharrenetaraino".