Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.001 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.
Buruntzaldeko sei udalerrietan 101 kasu diagnostikatu dituzte hilaren 11tik 18ra: 35 Lasarte-Orian, hogei Andoainen, hamasei Hernanin, hamabina Astigarragan nahiz Usurbilen, eta sei Urnietan.