Udaberriko bertso saioa iragarri dute apiril amaierarako

Txintxarri Aldizkaria 2022ko apirilaren 13a

Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak udaberriko bertso saioa antolatu dute. Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin igoko dira oholtza gainera, eta hainbat gonbidatu berezi ere bai, Bea Egizabal aktorea tartean. Sarrerek 6 euro balio dute.

Apirilaren 30ean izango da hitzordua, arratsaldeko 19:30ean eta Manuel Lekuona kultur etxean. Hala iragarri dute antolatzaileek, Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak. 

Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin igoko dira oholtza gainera eta eurekin izango da Bea Egizabal ere; gai jartzaile lanetan arituko da herritarra. Bertsolaritza beste hainbat diziplinarekin uztartuko dutela iragarri dute antolatzaileek, dantzarekin, margogintzarekin, umorearekin besteak beste. 

Sarrerak salgai
Egitasmora joan nahi dutenek badute sarrerak erosteko aukera. Sei euroan jarri dituzte salgai eta kultur etxeko leihatilan edota Kutxabank-en orrialdean (https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/MLUDABERTSO22@Janto_KB/Lekuona) eros daitezke.