Garazi Etxeberria ederki lehiatu da Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko apirilaren 13a

Garazi Etxeberria, denboraldiko txapelketa batean. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko Garazi Etxeberria Absolutu eta Junior mailako Espainiako txapelketan lehian izan da lehengoz. Torremolinosen (Malaga) gaur amaitzen den lehiaketan bi probatan parte hartu du herriko igerilariak eta 50 m. libre proban  marka ondu du. Larunbatean 100 m. libre proban ekin zion txapelketari. Lehen aldiaren urduritasuna nabaria zen arren, 1.01,48 marka egitea lortu zuen. Atzo, berriz, 50 metro librean lasaiago ibili zen gaztea eta bere marka pertsonala ehuneko batzuetan hobetu zuen, 28.49.