Lasarte-Oriako Extremadura Etxeak sagardo artean agurtuko du apirila, barrikotea egingo baitu 29an, ostiralarekin. Zehaztu du izena emateko epea hiru egun lehenago bukatuko dela, 26an. Bazkide diren herritarrek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek, 30. Aforoa mugatua izango da.