Iruñean, Getxon eta Donostian jokatu zuten Gesalaga Okelan Zarautz taldeek asteburuan. Denboraldi amaiera dugu eta partida zirraragarrien ordua iritsi da.
Donostian Ohorezko B mailako taldeak mantetzea zuen jokoan. Ongi prestatua joan zen eta bigarren taldeko jokalariak ere eraman zituen AVK Bera Bera aurka jokatzera.
Lehen zati borrokatua izan zen arren, atsedenaldira 2-16 iritsi ziren beltzak. Bigarren zatian, aldiz, Bera Berak partidari itzulia ematea lortu zuen eta beltzek ezin izan zuten punturik eskuratu. 19-16 irabazi zuten donostiarrek. Hala ere, egindako lanarengatik Gesalaga Okelan Zarautzek bonus defentsiboa lortu zuen eta horrek jaitsiera postuetatik libratu du.
Ligako azken jardunaldia apirilaren 24an jokatuko du talde beltzak. Aurkari zaila izango du hirugarren postuan den Campus Universitario Ourense RC. Partida gogorra izango da, beraz.
Garaipenak
Euskal Ligako taldeak, berriz, La Unica izan zuen aurrez aurre Iruñean eta garaipen borrokatu erdietsi zuen.
Lehen taldeak partida garrantzitsua zuenez, beltzak hamabi jokalarirekin bakarrik jokatu zuten neurketa. Kopurua ikusita, jokalariek euren mugak ezagutzen zituzten. Ez zuten, ordea, amore emango eta gogotsu atera ziren zelaira. Jokoan nagusitu eta laguntza eta eraso ugariei esker, jokalarien lanak eta esfortzuak saria jaso zuen: aurkaria gainditu zuten, 12-31.
16 urtez azpiko taldek, berriz, Fadurara egin zuen bidalia. Partida borrokatua izan zen eta azken minutura arte ez zen erabaki. Hamabina zeuden berdinduak bi taldeak eta Joanes Arroyoren entseguari esker, Zarautzek eraman zuen partida.