Maiatzeko ikastaroen eskaintza iragarri du KZ Guneak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 12a, 15:57

Aurrez aurreko ikastaroak proposatu ditu KZ Guneak maiatzerako. Askotariko arloak landu ahal izango dituzte interesatuek: komunikazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, ofimatika eta produktibitatea. Goizez eta arratsaldez izango dira, denak gaztelaniaz

Aurrez aurreko ikastaroen eskaintza egin du KZ Guneak maiatzerako. Askotariko arloak landu ahal izango dituzte interesatuek: komunikazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, ofimatika eta produktibitatea. 

Komunikazioari dagokiona bakarra izango da: WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean. Maiatzaren 25ean eta 26an izango da ikastaroa, egun bakoitzean bi orduz arituko dira ikasleak; 11:00etatik 13:00etara. 

Oinarrizko formakuntza alorrean hiru ikastaro izango dira. Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi da horietako bat. Maiatzaren 2an hasi eta 13an amaituko da eta ordutegia ere zehaztu dute: 16:00etatik 18:00etara. 

Smartphoneak eta tabletak. Zure android gailua erabiltzen ikasi izango da bigarren eskaintza. Maiatzaren 15ean hasi eta 24ra arte iraungo du; 11:00etatik 13:00etara izango dira eskolak. 

Hirugarren ikastaroaren izenburua honakoa da: Android-en mantentze lanak. luzatu zure gailuaren bizitza. Maiatzaren 30ean eta 31n izango da, 11:00etatik 13:00etara.

Irudia eta bideoa

Irudia eta bideoak lantzen ikasteko bi ikastaro proposatu ditu KZ Guneak. Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonarekin da bi horietako bat. Maiatzaren 26an eta 27an izango dira eskolak, arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara. Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak da beste eskaintza. Hori ere bi egunetako izango da; maiatzaren 30ean eta 31n, 16:00etatik 18:00etara. 

Ofimatikaz ikasteko aukera ere izango dute interesatuek. Maiatzaren 2tik 13ra Offimatika tresnak-LibreOffice ikastaroa emango dute. Hogei orduko iraupena izango du, maiatzaren 2an hasi eta 13ra arte. Goizez emango dituzte eskolak, 11:00etatik 13etara. 

Azkenik, produktibitateari dagokion ikastaro bat ere izango da: Kudeatu zaitez Google aplikazioarekin. Maiatzaren 16an hasi eta 25ean amaituko da eta 16:00etatik 18:00etarako ordutegia izango du. 

Ikastaro guztiak gaztelaniaz izango direla jakinarazi du KZ Guneak. 

Izen ematea

Ikastaroetan izena emateko aukera dute dagoeneko interesatuek eta horretarako bide ezberdinak dituzte:

  • KZgunera joanda. Horretarakoaldez aurretik hitzordua eskazea ezinbestekoa da zentroko telefonora deituta (943-02 36 60).
  • Telefono  (943-02 36 60) bidez. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • KZ Gunearen web orriaren (www.kzgunea.eus) bidez. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez: