Senior 3. mailako taldeak ezin izan du fasean aurrera egin

Txintxarri Aldizkaria 2022ko apirilaren 12a

Senior 3. Mailako taldeko jokalaria, saskira jaurtitzeko prest Maialen Chourrauten jokatu zen lehen kanporaketan.

Ez da posible izan. Senior 3. mailako taldeak ezin izan du bere ligako bigarren fasean aurrera egin. Aurkari zaila zuen aurrean eta eta Maialen Chourrauten gertatu legez, Elorri-Aldapa nagusi izan zen bigarren kanporaketan; 71-40 gailendu zen Alegiako taldea. Lehen zatian erritmo bizkorra ezarri zuen Elorri-Aldapak eta errenta handia hartu zuen; lehen laurdena 27-7 amaitu zen eta bigarrena, berriz, 48-19. Bigarren zatian aldiz jokoa lasaitu zuen eta Ostadarrek gehiago jokatu ahal izan zuen, hala nola, laugarren zatiko partziala bederatzinako berdinketa izan zen. Lehen postuetako lehiatik kanpo geratu da Alberto de La Calek zuzentzen duen taldea; txapelketa ez da amaitu, ordea. Senior 3. mailako taldeak 9. eta 16. postu arteko borroka hasiko du maiatzaren 1ean.