LOKEko ordezkaritza zabala Amurrioko Aresketa Torneoan parte hartu zuen eta guztiak lehen postuetan izan ziren.
Senior mailako Mirian Prieto hiru alditan igo zen podiumera. Mazo lanean lehen sailkatua izan zen; hirugarren postua eskuratu zuen pilota lanarekin eta sailkapen orokorrean bigarren izan zen.
Infantil B mailan ere dominak izan ziren. Maiane Sarmientok zein taldeak urrezko domina jantzi zuten pilota lana eta uztai lana egin ostean, hurrenez hurren. Mailen Aranzabek, berriz, bosgarren postuan amaitu zuen txapelketa.
Bestalde, Kadete B mailako taldea Leioako Udala torneoan izan zen lehian eta bigarren postua eskuratu zuen uztai eta pilota lanari esker.
