Andre Joakina Enea haurreskolan matrikulatzeko epea gaur ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 11a, 10:00

Andre Joakin Enea haurreskolak maiatzaren 9ra arte izango du irekia matrikulazio epea. Internet bidez edo aurrez aurre egin ahalko da inskripzioa

Andre Joakina Enea haurreskola irailaren 7an hasiko den 2022-20223 ikasturtea prestatzen hasi da eta matrikulazio epea ireki du.

2021 eta 2022 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek maiatzaren 9ra arte Andre Joakina Enea haurreskolan zein Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete. Salbuespen bat izango da, maiatzaren 4tik 13ra arte jaiotako haurrak. Horiek maiatzaren 18ra arte izango dute izena emateko aukera.

Matrikulazio aldia amaitu eta gero, epez kanpo aurkezten diren inskripzioak behin-betiko zerrendak argitaratu ostean kudeatuko dira, betiere plaza librerik balego eta hasiera data iraila  bada. Matrikula hauek sarrera-data hurrenkeraren arabera onartuko dira. 

Izen ematea presentzialki egin ahal izango da haurreskolan bertan 9:30etik 12:30era eta 14:30etik 15:30era. Zentrora hurbiltzerik ez dutenek www.haurreskolak.eus helbidean ere matrikula egiteko aukera dute.

Onartuen behin-behineko zerrendak ekainaren 8an argitaratuko dira. Ekainaren 9tik 15 era erreklamazioak egiteko aukera izango da, baita eskaerari uko egitekoa ere. Ekainaren 30ean behin betiko zerrendak

Informazio gehiago jaso edo zalantzak argitzeko 943- 36 72 38 telefonoa eta andrejoakina.lasarte-oria@haurreskolak.eus helbide elektronikoa jarri dute gurasoen eskura.