Munduan barrena bidaia xelebrea, Spasmoren eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 9a, 20:20

Pasaporte gabe, Moldo Lirondo ikuskizunak bidaia berezi bezain barregarrian eraman ditu larunbat arratsaldean kultur etxeko auditoriora bertaratu direnak. Familiei bideratutako antzezlanak, kontinente bakoitzeko txoko txundigarrienetan geldialdia egin du, barreak eta harridura eraginez zenbaitetan. Fakir batek piztutako bonbila bat irentsi du eta argia piztu zaio sabelean eta Urte Berri txinatarreko protagonistetako bat den dragoi koloretsua ere agertu da. Kultur desberdintasunei, landeei eta animaliei buruzko oinarrizko ezagupenen berri ere eman diete ikus-entzuleei, bereziki, ingurumena zaintzearen garrantziaz kontzientzia har dezaten txikienek.