Kirol udalekuetan izena emateko epea apirilaren 25ean irekiko da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko apirilaren 11

Arg.: Lasarte-Oriako Udala

Lasarte-Oriako udal kirol zerbitzuak uztailean kirol udalekuak antolatu ditu. Izena ematea Mailen Chourraut kiroldegian egin behar da

Kirol Udalekuetan 2010 eta 2013 urte artean jaiotako haurrek kirol ezberdinez gozatzeko aukera izango dute: surfa Zurriolako hondartzan, kayak-a Ondarretako hondartzan, hipika Lasarte-Oriako zalditegian, Urnietako igerilekura irteera zein kirol jarduera (badminton-a, baseball-a, tenisa, kanpo-errea, etab.)

Udalekuek bi txanda ezberdin izango dituzte eta bakoitzak aste beteko iraupena izango du. Astelehenetik ostiralera 9:00etik 13:00etara eramango da aurrera jarduera.

Izena ematea apirilaren 25ean irekiko da. Inskripzioa Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da bulegoko ordutegian – astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara–.

Kirol Zerbitzuek jakitera eman dutenez, taldeak gehienez 20 lagunekoak izango dira, eta plazen erreserbak egiteko izen ematearen hurrenkera errespetatuko da.

Informazio gehiago jasotzeko ere Maialen Chourraut kiroldegiko bulegoan eskainiko dute.