Korrikaren jarraipen berezia egingo du TXINTXARRI-k bere atari digitalean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 8a, 06:31

Iristear da 22. Korrika Lasarte-Oriara. Zubietarrek 07:11n emango digute lekukoa Hipodromo etorbidean, eta han izango da TXINTXARRI, goizean goizetik, egun handi honen jarraipena egiteko. Lasterketa nagusia ez ezik, 11:00etan hasiko den Korrika Txikiaren eta gaurko antolatutako jardueren berri emango du.

Korrikari buruzko eduki guztiak kanal berezi honetan jasoko ditugu.