2022 urteko zaldi lasterketen denboraldia hilaren 1ean hasi zen. Aterpea Merkatari elkarteko komertzioen izenak daramatzaten sariak lehiatuko dira lehen jardunaldietan. Horrela, Alcar Leihoak, Mabel Moda, Bideo Lagunak, Ola Enmarcación eta Buenetxea taberna izan ziren lehen jardunaldiko babesleak. Lehen saio horretan Tintin, Leader's Legacy, Aldufoof, Ramiriqui eta Idole Royale izan ziren lasterketako garaileak, hurrenez huren. Bihar, berriz, Sukoa burdindenda, Santana Informática, Merceria Lencería Aritza, Rotulos Bizker eta Aldaz Hortz Klinika sariak lehiatuko dira. Hitzordua 11:35ean hasiko da.