Lasarte-Oriako korrikalariak eta herriko taldeetako kideak Donostian Maratoi Erdian zein 10 kilometroko proban lehiatu ziren, hilaren 3an. Hainbat izan ziren bi probetan parte hartu zuten herritarrek eta nabarmentzekoak dira proba motzean lortutako emaitzak. Jon Presa Herranz (32.17) eta Raul Gomez Margallo (32.37) herritarrak hirugarren eta laugarren postuan sailkatu ziren.