Esan bezala, Hipodromo Etorbidetik sartuko da Korrika Lasarte-Oriara. Metro batzuk egin, eta Izkina taberna eta Kutxako bulegoa parez pare dituen Uistin kalera sartuko da, Blas de Lezoraino joan eta Geltoki kaletik itzultzeko, Jalgi kafe antzoki parera arte. Bertatik Tajamar biribilgunera igoko da, eta Kale Nagusian sartuko, Txartel hotelera iritsi arte. Bertan buelta eman, eta berriro erdigunerantz etorriko da.
Tajamarretik bigarren aldiz pasa, eta Donostia etorbidea zeharkatuko du, Ibiltze hoteleraino. Bertatik sartu eta Goiegirantz joango da, eta ondoren, Zabaleta auzora igo. Hori da aurtengo edizioko berrikuntza nabarmenenetako bat: aurten aurrenekoz, auzo horretan itzuli oso bat egingo du Korrikak.
Zabaletatik jaitsi, tunel aurreko eta osteko biribilguneak pasa, eta Kalbario bidea jaitsiko du Korrikak. Anbulategia, kiroldegia...zeharkatu, eta Goikalerantz joango da, Urnieta bideko aldapa igotzeko gero. Herriko azken lekuko aldaketa Kostegi parean izango da, 08:26 aldera, eta urnietarrek jarraituko dute bidea gero.