Arerio gogorra du herriko taldeak, beste multzoko bigarren sailkatu den Elorri-Aldapa baitu aurrean.
Kanporaketak joan eta etorriko neurketak dira eta lehen jardunaldian, hilaren 2an, Ostadarrek ezin izan du Elorri-Aldapa gainditu, 47-84.
Nahiz eta urdin-beltzak bigarren eta hirugarren laurdenean ederki borrokatu, lehen laurdenean lortutako errenta (6-24) ongi kudeatu zuen arerioak partida osoan zehar.
Ez da azken fasean sartu den talde bakarra. Junior Errendimendu taldeak ere lortu du liga lehiatzeko sailkatzea. Mondragon Unibertsitatearen aurka neurtuko ditu indarrak lehen partidan.
Bestalde, Kadete errendimendu taldea jaitsierako postuetan geratu da eta Oiarso SKT eta Panelfisa TAKE taldeen aurka jokatuko du denboraldiko azken txanpan.