Nabarmentzekoak izan dira lortutako bost dominak. Alebin mailan, Eider Redondok altuera-jauzi proban (1,35 m.) eta 150 metro lasterketan (20,42) lehen postua eskuratu zuen.
Podiumeko bigarren mailara igo ziren Maider Gasalla (1,32 m., altuera-jauzi proban) eta Maddi Fernandez (7,75 m., pisu jaurtiketa proban).
Azken domina, brontzezkoa izan zen eta Sara Zarouailek eskuratu zuen pisu jaurtiketan (7,66 m.).
Podiumetik gertu ere izan ziren beste kirolari gazte batzuk ere. Hala nola, Iraia Etxegia (7,65 m.) laugarren izan zen pisu-jaurtiketa proban eta Oihane
Belartieta (9,98 m.) eta Lucia Muiños (9,63 m.) jauzi hirukoitzean laugarren eta seigarren izan ziren, hurrenez hurren.
Bi hitzordu
Ostadarreko kideek Eskolarteko txapelketako bigarren jardunaldia Irunen izango dute hilaren 10ean, igandearekin.
Ez da asteburuko hitzordu bakarra izango. Hilaren 9an, larunbatarekin, federatuek Adin Txikikoen Gipuzkoako Txapelketako lehen jardunaldia lehiatuko dute Ordizian.
Prestatzaileek bi probetan atleta gazteak lehen postuetan egotea espero dute.