Hasi dira errefuxiatu familiak herrira iristen, eta haientzako produktu sortak eramateko eskatu diete lasarteoriatarrei: kilo bat arroz, pasta, lekale edo azukre; litro bat olio; gaileta zorro bat; kafea, tea edo kakaoa; nahiz hiru kontserba lata.
Ohar bidez, eskerrak eman dizkiete aste hauetan zehar era batera edo bestera lagundu duten herritarrei, eta horretan jarraitzera animatu. "Materialez betetako beste furgoneta bat bidali dugu berriki, mila esker denoi!".