ESKUALDEA

Usurbilgo Lanbide Eskolako zenbait ikasle Herbehereetan izan dira, Edutrans egitasmoa garatzen

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 6a, 12:43
ULEko ikasle eta irakasle talde bat Herbehereetan izan da. Argazkia: Usurbilgo Lanbide Eskola.

Usurbilgo Lanbide Eskolako Mekanika eta Mantenuko ikaste eta irakasleak Herbehereetara joan dira, lau egunez, bertako Da Vinci College eta Deltion Collegeko kideekin lanean, Edutrans izeneko egitasmoa garatzen. Horren helburua trantsizio energetikoari buruzko ikasketa planak eta prestakuntza ereduak garatzea da, enpresekin elkarlanean.

ULEz gain, beste sei ikastetxe ari dira Edutransen parte hartzen: Alemania, Danimarka, Espainia (Valentzia, zehazki) eta Herbehereetakoak dira. Proiektua lantzeaz gain, elkarren harteko harremanak sendotzeko eta elkarlanean aritzeko bideak aztertzeko baliatu dute bidaia ULEko ikasleek, eta azpimarratu dute esperientzia "oso aberasgarria" izan dela.