ESKUALDEA

'Licorice Pizza' filma emango du Okendo Zinema Taldeak ostiralean, kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 6a, 07:45

Eskualdeko aretoetako eskaintza oparoa izango da asteburu honetan ere. Manuel Lekuona Kultur Etxean, esate baterako, hiru pelikula proiektatuko dituzte. Okendo Zinema Taldeak irekiko du kartelera, Paul Thomas Anderson zuzendariaren Licorice Pizza proiektatuta. 20:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrerek 6 euro balio dute.

Astebururako proposamena: 'Licorice Pizza'

Alana Kane (Alana Haim) eta Gary Valentine (Cooper Hoffman) dira protagonistak, eta Paul Thomas Anderson-ek zuzendutako Licorice Pizza filmak kontatzen du haien arteko maitasun istorioa: nola ezagutuko diren, elkarrekin nola igaroko duten denbora eta harremana estutu ahala nola maiteminduko diren, 1973. urtean, San Fernandon (Amerikako Estatu Batuak).

Iaz estreinatu zuten pelikula, eta sari entzutetsuenak irabazteko hautagaien zerrendan izan zen. Oscarretan, esaterako, hiru kategoriatan: film onena, zuzendari onena eta gidoi onena. 

Zuzendaria: Paul Thomas Anderson. Gidoia: Paul Thomas Anderson. Argazkia: Paul Thomas Anderson, Michael Bauman. Ekoizleak: Ghoulardi Film Company, Bron Studios, Focus Features.  Herrialdea: Amerikako Estatu Batuak (2021). Iraupena: 133 minutu. Generoa: Komedia, drama. Musika: Jonny Greenwood. Aktoreak: Alana Haim, Cooper Hoffmann, Sean Penn, Bradley Cooper, Tom Waits, Ben Safdie, Joseph Cross, Skyler Gisondo, Mary Elizabeth Ellis, Ryan Heffington, Nate Mann, John Michael Higgins, Harriet Sansom Harris.

Eskualdeko kartelera

Bastero, Andoain

  • Apirilak 10, igandea: Peter Rabbit 2: A La Fuga, 17:00etan; La última película, 19:30ean.
  • Apirilak 11, astelehena: La última película, 19:30ean eta 22:00etan.

Manuel Lekuona, Lasarte-Oria

  • Apirilak 8, ostirala: Licorice Pizza, 20:30ean.
  • Apirilak 10, igandea: Kaporito, el guardián de la montaña, 17:00etan; Código emperador, 19:30ean. 

Cinesa, Usurbil

Filma Egunak Orduak
Animales secretos 3 Apirilak 8, 9 eta 10 12:05 (larunbatean eta igandean soilik), 15:45, 17:05, 18:00, 19:00, 20:20, 21:20, 22:15
The Batman Apirilak 8, 9 eta 10 12:00 (larunbatean eta igandean), 21:40
Morbius Apirilak 8, 9 eta 10 12:05 (larunbatean eta igandean), 16:50, 19:25, 21:05 (larunbatean eta igandean), 22:00
Sonic 2 Apirilak 8, 9 eta 10 12:15 (larunbatean eta igandean), 15:50, 16:55, 18:45
Canallas Apirilak 8, 9 eta 10 12:05 (larunbatean eta igandean), 19:50, 22:25
The Bad Guys Apirilak 8, 9 eta 10 15:55, 18:30
Camera Café, la película Apirilak 8, 9 eta 10 15:45
CODA Apirilak 9 eta 10 12:10