Partida gogorra izan zen eta talde gorri-beltzak lan egin behar izan zuen Liga emango zion puntua eskuratzeko. Bilboko taldea nagusi izan zen lehen zatian eta Vithasek ezin izan zuen ezer egin, 14-0.
Markagailua aldeko izan ez arren, atsedenaldiaren ostean, Liga emango zien bonusaren bila atera zen Racamonde kide duen taldea. Ederki ari zen Vithas jokoan, baina Bilbok berriro ere entsegua egin zuen. Txapelketak ihesi egingo ziela zirudien. Alabaina, gasteiztarrek ez zuten amore emango eta bi entsegu eta gauzatzea lortu zuten. Horri esker, Euskal Liga eskuratzeko beharrezkoa zuten puntua lortu zuten. Partida amaitzearekin batera, jokalariek –Aizpea Racamonde herritarra barne– eta zaleak saltoka hasi ziren.
Nahiz eta Liga amaitu, entrenamenduekin jarraitu beharko du Vithas Gaztedik taldeak. Apirila amaieran, Ohorezko B Mailako igoera fasea jokatuko du.