Helduek 13 euro ordaindu beharko dituzte menu honen truke: pintxo bat, patatak errioxar erara, postrea, kafea eta edaria (sagardoa, ardoa edo ura). Haurrek ere izango dute zer jan: makarroiak tomate eta haragiarekin eta jogurta, hain justu. 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Arrieskalleta, Buruntzazpi, Extremadura Etxea, Intza, Lasartearrak eta Xirimiri elkarte gastronomikoak arduratuko dira herritarrei jaten emateaz. Lehengaiak Berasategi Kafeak, Ogi Berri eta Patxi Larrañaga zein Etxezarreta harategiek emango dizkiete.