Asier Sagasti judokak mailaz aldatu berri du eta Beteranoen mailako lehen txapelketan parte hartu zuen, Gasteizen. Master 1-2 ko 100 kilo azpiko mailan lehiatu zen herritarra. Hiru borroka serio egin eta urrezko domina jantzi zuen Sagastik.
Bestalde, kadete mailako Aitor Santos, Unai Guisado eta Iker Izquierdok Euskadiko txapelketari egin zioten aurre. Santosek (73 kilo azpiko maila) eta Izquierdok (55 kilo azpiko maila) borroka bat irabazi eta beste bat galdu ostean, bigarren aukeran sartu ziren. Alabaina ez zen zorterik izan eta ezin izan ziren brontzezko dominaren lehiari iritsi.
Guisadok, ordea, bi borroka egin eta 60 kilo azpiko maila final-erdian kanporatua izan zen. Hirugarren postuko borrokan ez zuen hutsik egin LOKEko kideak eta brontzezko domina eraman zuen.
