Lasarte-Oria Traileko kideak Leitzara joan ziren elur artean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko apirilaren 5a

Irteeran parte hartu zuten Lasarte-Oria Traileko kide eta lagunak Etzala mendian. Arg.: Lasarte-Oria Trail

Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko kideek eta lagunek urteko lehen irteera egin zuten hilaren 3an. Urnietako Besabi jatetxean hasi, Onddo, Etzala, Mandoegi eta Urepeleko mendiak zeharkatu eta Leitzara iritsi ziren. 24 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positiboko ibilbidea egin zuten. Ibilaldian zehar eguraldia lagun izan zen arren, elur malutaren bat ere izan zuten eta ingurune txurituaz gozatu ahal izan zuten. Leitzan gainera indarrak berreskuratzeko babarrun jana dastatu zuten. Hurrengo irteera maiatzaren 22an antolatu dute elkarteko kideek. Leitza eta Lekunberri arteko ibilbidea izango da eta bazkideei eta elkarteko lagunei gonbita egiten die izena emateko.