Hilaren 4an, astelehenarekin, Euskal Herriko itzuliari hasiera emango dio Hondarribian egingo den kronoak. Urtero legez, Ostadar SKTk txirrindularitza porra antolatu du. Txartelak eta txirrindularien zerrendak eskuragarri daude ohiko tabernetan eta apirilaren 3an, 18:00ak arte tiketak betetzeko auekar izango da. Internet bidez ere aukera izango da txartelak erosi eta porraren jarraipena egiteko. Porrako lehen sailkatuak 400 euro irabaziko ditu eta bigarrenak, berriz, 200 euro; etapako irabazleak 65 euro lortuko ditu eta sei urdaiazpiko ere zozkatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean.