Astelehenean hasiko da Squash Txapelketa soziala

Txintxarri Aldizkaria 2022ko apirilaren 1a

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak antolatutako hogeita hamabigarren Squash txapelketa hurrengo astean hasiko da. Apirilaren 4an, astelehenarekin, Maialen Chourraut kiroldegiko squasheko pistak lehen partidak jasoko ditu. Kirol Zerbitzuak jakitera eman duenez, hemeretzi pertsonek izena eman dute txapelketan. Horiek guztiak bi multzotan banatuko dira eta lehen fase bat jokatuko dute. Neurketak astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00ak eta 21:00ak artean jokatuko dira. Hori amaitzean, sailkapenaren arabera, txapeldunen fasea edo kontsolazio fasea jokatuko dute parte-hartzaileek.