GALDERA LEHIAKETA

Zenbat dakizu Korrikari buruz?

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 1a, 09:50

Korrikaren gisako ekitaldiak datozenean, badakizue zer egiten dugun oso gustura, ezta? Asmatu duzue: maite dugu galderak egitea, eta lehiaketak antolatzea. Euskararen aldeko lasterketa horri buruzko hamar prestatu ditugu. Apirilaren 10era arte izango duzue parte hartzeko aukera, egun hori barne. Den-denak asmatuz gero, Korrikako produktuen sorta bat irabaz dezakezue; bi zozkatuko ditugu. Parte hartze hutsak ere sari ederra izan dezake, Avenida Taberna-Jatetxeko lagunek egindako patata-tortilla goxo bat. Animatu eta parte hartu! Hori bai, gomendio bat: ez erantzun galderak korrika batean, hartu behar duzuen denbora.

KORRIKARI BURUZKO GALDERA LEHIAKETA