LOKEko sei judoka eta Aristegi entrenatzailea, Gipuzkoako txapelketako lehen fasean. Arg.: LOKE Judo.
Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko (LOKE) judokek alebin mailako Gipuzkoako txapelketako lehen fasean lehiatu ziren, martxoaren 27an, Errenterian. Herriko elkarteko Ariane Luis, Maria Escribano, Sofia Pozo, Ariana Mendoza, Adriano Dasilva, Marcos Antolin, Unai Curiel, Iago Izquierdo, Naroa Miera, Jon Bravo, Manex Igoa eta Marco Iriso judokek parte hartu zuten lehen jardunaldi horretan. Gorka Aristegi entrenatzaileak guztiak zoriondu nahi ditu egindako lanarengatik.