Errefuxiatuen familientzat produktuak eramateko eskatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 31

Gerrako biktima ukrainarrak laguntzen ari diren boluntario taldeak jakinarazi duenez, hasi dira errefuxiatu familiak iristen herrira, eta haientzako produktu sortak eramateko eskatu diete lasarteoriatarrei, Ludotekara, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era edo 16:00etatik 19:00etara: kilo bat arroz, pasta, lekale edo azukre; litro bat olio; gaileta zorro bat; kafea, tea edo kakaoa; nahiz hiru kontserba lata.

Ohar bidez, eskerrak eman dizkiete aste hauetan zehar era batera edo bestera lagundu duten herritarrei, eta horretan jarraitzera animatu. "Materialez betetako beste furgoneta bat bidali dugu berriki, mila esker denoi!".