Donostiako Hipodromoak zaldi lasterketa denboraldiari hasiera emango dio bihar, apirilaren 1ean. Zaldi lasterketan zaletuek apirilean zehar lau hitzorduz gozatzeko aukera izango dute. Hilaren 8an, 15ean eta 22an izango dira gainerako jardunaldiak. Beraz, ostiral goizetan lehiatuko dira lasterketak. Lehenengo saioa 11:35ean hasiko da eta Alcar Leihoak, Mabel Moda, Bideo Lagunak, Ola Enmarcación eta Buenetxea taberna sariak banatuko dituzte. Apirileko lasterketak amaitzean hilabeteko etena izango da eta ekainean 1ean berriro ekingo zaie jardunaldiei.