Hialeran 26an, larunbatarekin, Azkoitia-Azpeitia Maratoi erdia lehiatu zen. Lasarte-Oriako ordezkaritza izan zen 20 km. proban, baita 8,5 kilometroko proba herrikoian ere. Maratoi erdian herritarren artean, helmugara iristen lehena Trinko taldeko Asier Gorostegi izan zen, 1.28,45. Eduardo Rivas, Tomax Arruti, Alex Castander zein Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko (LOTME) Arantza Zapata eta Mertxe Casasek ere parte hartu zuten proban. Herri lasterketan, aldiz, Irati Iribar herritarrak 45.48 egin zuen helmugan.
Igandean, berriz, bi hitzordu desberdinetan egon ziren herriko ordezkariak. X. Donostia Hondarribia Talai mendi proban, LOTMEko Xabier Carcedok bi ordu 52 minutu eta 39 segundo behar izan zituen 30,8 kilometroko ibilbidea egiteko. Taldekide Joxean Lasa zein Amancio Carrillo eta Jesus Osua herritarrek ere proba amaitu zuten.
Billabonako 53. Aizkardi ibilaldian ere izan ziren Lasarte-Oria Traileko hainbat kide bai proba luzean (43 km. eta +2400 m.), baita motzean ere (24 km. eta +1200 m.).
