Arteaga II.ak ezin izan du sailkatze fasean aurrera egin

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 30a

Arteaga II.a, partida aurreko beroketa egiten. Artxiboko irudian. Arg.: Txema Valles

Hilaren 25ean, Arteaga II.a herritarrak Baiko enpresaren Promozio Mailako sailkatze neurketa jokatu zuen Alberdiren aurka, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aurkariak erritmo bizia ezarri zuen eta Arteagak ez zuen erasoei modu egokian erantzuten jakin. Herritarra egoerara moldatu zenerako azpeitiarra nagusi zen. 7-22 amaitu zen partida. Beraz, Arteaga II.a sailkatze fasetik kanpo geratu da.