Hori izango da kontratu honetan jasotako aldaketa azpimarragarriena, baina ez bakarra, Mateosek zehaztu duenez: Tximistarretako jolastokiko zenbait zati berritzea; Bitarte parkeko lurra aldatzea; Urko plazako lurra eta zabuetako bat berritzea; Txarteleko txirrista aldatzea; Arranbideko zabua eta lurreko zenbait gune eraberritzea; Pinutegiko langa zaharra kendu eta beste bat jartzea; eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxean zabu berri bat jartzea.
Alkateak adierazi du lan sorta horretarako dirua 2021eko aurrekontuetakoa dela, eta 2022koetan beste partida bat sartuko dutela herriko parkeetan moldaketak eta berritze lanak egiten jarraitzeko.