Maialen Sarmientok pilotarekin egin zuen lan. Saioan lehen postuan sailkatu zen eta sailkapen orokorrean ere buruan dago.
Ane Lopezek, aldiz, hirugarren postua lortu zuen pilota lanarekin. Lopezek bikotea osatzen du Maialen Aranzaberekin batera; Aranzabek lehen jardunaldian egindako lanarekin batuz, bikotea sailkapen orokorreko bigarren postuan da.
Bestalde, taldeak uztaiarekin egin zuen lan bigarren saio honetan. Bederatzigarren postua eskuratu zuen. Horrek sailkapen orokorreko zortzigarren postuan jartzen du taldea.
Guztiek maiatzearen 14an antolatuko den Gipuzkoako txapelketarako txartela eskuratu dute. LOKEko prestatzaileak pozik daude gimnastek egindako lanarekin.
