Gaur-gaurkoz, 19 dira eritasun larriak dituzten euskal presoak, tartean, Ibon Fernandez Iradi lasarteoriatarra dago: esklerosi anizkoitza dauka. "Euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politikak eragin zuzena du pertsona horien osasunean: ezegonkortasuna, antsietatea, arazo psikologikoak, harremanak garatzeko arazoak...sortzen dituzte", azpimarratu du Sarek. Egoera hori aldatzea eta arduraz jokatzea eskatuko du eragileak, bai kalean, bai instituzioetan. "Elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bidea elkarrekin egin behar dugu".
