Iraia Iparragirre Argandoñak urtebete luzatu du kontratua Real Sociedad taldearekin

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 28a

Iraia Iparragirre, Real Sociedad taldeko entrenamendu batean. Arg.: Real Sociedad.

Iraia Iparragirre Argandoña herritarrak Real Sociedad taldean jarraituko du 2022-2023 denboraldi amaiera arte. Realak bere sare sozialen bitartez eman du Lasarte-Oriako kapitainaren kontratuaren berritzearen jakinarazpena. Herriko jokalaria pozik da beste urte batez taldean lanean jarraitzegatik. Iraiak zazpi denboraldi daramatza Realean eta otsaila hasieran 100. partida jokatu zuen. Hilabete horretan bukaeran, ordea, eskuin orkatilako maleoloa hautsi zuen herritarrak eta operatu behar izan zuten. Orain osatzen ari da berriz ere zelaian borrokatzeko. Herritarrarekin batera, Maddi Torrek ere kontratua berritu du.