Eguzkipean dantzan egin dute hilabeteko azken igandean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 27a, 14:21

Udaberriari dantza eginez kaixo esan diote hainbat herritarrek igande eguerdian. Eguzkia lagun eta giro ederrean, meteorologikoa eta bestea, oinak mugitu dituzte 30 bat lagunek Okendo plazan. Bi orduko saioa izan da, 12:00etatik 14:00etara, eta inguruan zebiltzanen arreta piztu du. Terrazetako mahaien buelta eserita edo zutik zeudenen begiradapean, plaza dantzak eta muxikoak egin dituzte. Jarraibideei segika, ondokoari begira, edo irakasle lana egin duen kideari segika aritu dira batzuk; baina ondo pasatu dute denek.