Gainazaletik funtsezkora bidaia

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 26a, 11:25

Amaia Elizaran dantzari tolosarrak Arima dantza ikuskizunaren emanaldia egin du ostiral arratsaldean kultur etxean. XVII. Dantza Zirkuituaren barruko saioan, Liam 'O Maonlaí musikari irlandarra izan du ondoan; ahots, piano, harpa, flauta eta borhan doinuekin lagundu ditu dantzariaren mugimenduak.. Koreografoak sortutako seigarren lan honetan, soiltasunaren edertasuna aldarrikatzen du, irudi indartsuak eta paisaia deigarriak, beste lasaiago batzuekin tartekatuz. Lanaren bidez, arnasaren eta mugimenduaren arteko konexioa aztertu nahi izan du. 

Erlazionatuak

'Arima' dantza ikuskizuna

Txintxarri Aldizkaria 2022 mar 26 Kultura