Uldaka zehaztu duenez, hauek dira HMJP planaren helburuak: etorkizunerako estrategiak lantzea mugikortasunean; desplazamenduak egiteko "modu jasangarrienak" sustatzea; gizarte kohesioa eta ingurumena babestea; eta udalerrian bizi, lan egin edo eguneroko bizitza egiten duten pertsonen bizi kalitate hobea bermatzea.
Bigarren faseari ekintza plana deitu dio udalak. "Helburu eta proposatutako programa zehatzak garatzeko ildo estrategikoak finkatuko ditu, eta baita jardueretan inbertitu beharreko dirua ere". Hori amaitzen denean, hirugarrena hasiko da, dokumentuaren tramitazioa.