Hondarribiak denboraldi-aurreko lehen bandera eskuratu du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 24a

Hondarribiako kideak, Zorrotzaurreko irlako estropadako banderarekin. Arg.: Hondarribia A.E.

Intza Fernandez herritarra kide duen Hondarribiko traineruak Zorrotzaurre irlako II. estropadan nagusi izan da eta denboraldi-aurreko lehen bandera jaso du Bilbon. Bost eskifaiek parte hartu zuten proban –Hondarribia, Deustu, Portugalete, Ondarroa eta Zarautz– eta berdeak izan ziren azkarrenak, 21.07,98

Uda iritsi eta ETE, ARC, Eusko Labek zein Euskotren Ligak hasi bitartean, traineruak denboraldia-aurrean murgilduta daude. 

Urtarrilean hasi ziren lehiak Portugaleteko jaitsierarekin. Orioko jaitsiera zein Hondarribiko jaitsiera ere jokatu dira. Azken horretan, Aiora Belartieta herritarra kide duen Donostia Arraun Lagunak eskifaiak bigarren postua eskuratu zuen.