Euskal Ligako jardunaldiaz gozatu ahal izan zen hilaren 19an, Michelin kirol gunean. Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT taldeak, ordea, ezin izan zuen sailkapen buru den Baztango Menditarren aurka ezer egin, 7-63. Aurkaria nagusi izan zen arlo guztietan eta beltzek entsegu bat eta gauzatze bat ezin izan zituzten egin. Entsegua David Vega herritarrak egin zuen.
Ohorezko mailan ere ez zen zorterik izan. Universitario Bilbaoren aurkako neurketa berdindua izan zen. Bi taldeen defentsa lanari esker, atsedenaldira 8-6 iritsi ziren. Nahiz eta markagailuan zigor kolpeei esker aurretik mantendu, bilbotarrek 19na berdindu eta aurre hartzea lortu zuten, 22-24. Azken minutura arte garaipena bilatu zuten beltzek baina ez zen posible izan. Eta jaitsiera jokatzeko postuetan dago taldea.
Bestalde, Jon Ibisate herritarrak Nazional Mailan egin zuen debuta epaile modura. 23 urtez azpiko ligako Getxo Etorkizuna eta Fénix C.R. Zaragoza taldeen aurkako norgehiagoka epaitu zuen.