Txotx egiten ospatuko ditu 30 urte Semblante Andaluz Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 23a

Aurten 30 urte bete dituela ospatzeko, Semblante Andaluz elkarteak barrikotea egingo du Atsobakar auzoko egoitzan ostiral honetan, 21:00etatik aurrera. 30 euroren truke, menu hau dastatuko dute herritarrek: bakailao tortilla; bakailao frijitua piperrekin; txuleta; gazta, irasagarra eta intxaurrak; eta kafea. Aforoa 80 pertsonakoa izango da.