Ostadarrek hirugarren setean egin zion aurre Aldapeta Maria C taldeari

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 23a

Ostadarreko kadete mailako jokalaria, errematea prestatzen.

Gipuzkoako Ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zuen Ostadar Boleibola saileko kadete taldeak Maialen Chourraut kiroldegian. Aldapeta Maria C taldea ongi baliatu zen Enara Hernandezek eta Miren Ibarbiak zuzentzen duten taldearen ahulguneetaz eta  0-3 (13-15; 11-25 eta 20-25) irabazi zuen

Partida indartsu hasi zuten urdin-beltzek. Baina entrenatzaileen aburuz, partidaren erritmoan sartzeko arazoak izan zituen Ostadarrek. Gainera, donostiarrek ongi prestatua zuten partida: "txukun jokatu zuten eta gure ahulguneak ezagutzen zituzten".

Emaitza aurkako izanik ere, azken seteko lana nabarmendu dute prestatzaileek: "Hor erakutsi dugu puntuak egin ahal dizkiegula aurkariei, baita min egin dezakegual ere. Garaipena lortu ez genuen arren, uste dugu setari itzulia emateko gertu egon ginela".