Arima-ren abiapuntua Elizaranen aurreko sorkuntza egitasmoetan dago: Raw, Pool, Block, Mar eta Out, hain zuzen. Horiez gain, 2020an Oro izeneko batean parte hartu zuen, euskal kultura ordezkatuz, eta Liam O'Maonlai musikari eta konpositorearekin bat egin zuen. Elkarlan hori izan zen ostiralean kultur etxera ekarriko duten ikuskizunaren hazia. Sormen lan horretan gorputza mugitzeko hainbat modu ikertu eta jorratu ditu interpreteak, inprobisazioa metodo gisa erabiliz.
Gogoeta hau da ikuskizunaren funtsa: "Zergatik egiten zaio uko bakardadeari? Gure barneko ni-a berraurkitzen laguntzen digu, gauzarik sinpleenen muinean edertasuna aurkitzeko testuingururik egokiena izan daiteke. Bakardadeak ere arima topatzen laguntzen digu", zehaztu du Elizaranek.
Fitxa teknikoa
- Konpainia: Amaia Elizaran
- Modalitatea: Dantza garaikidea
- Zuzendaria: Amaia Elizaran
- Musika: Liam O´Maonlai
- Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam O´Maonlai
- Jantziak: Xabier Mujika
- Eszenografia: Maria Laspiur
- Komunikazioa: Jokin Elizaran
- Banaketa: Amaia Elizaran
- Argiztapena: Sergio Garcia
- Soinua: Iñigo Egia
- Kanpoko begirada: Leire Otamendi